XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¿Nora igesi egin dezute, gudari azkarrak? ¿Nondik itzuri zerate, lurraren garaitzale gaitzak? ¿Zeiñ armak, zeiñ soldadok, zeiñ deiadarrek, zeiñ irrintzik bildurrez jo ditu Erromako tropa oste ezin menpetuzkoak?.

¿Euskaldunen mendian agertu ote dire Germania edo Gallietako gudari-lerroak baño gudari-lerro aundiagokuak?.

¿Mendizale oien artetik altxatu ote dire zuok garaitu ditutzuen Amilkar edo Anibal baño kapitan bildurgarriagokuak?.

¡Esan niri, esan etsai aundi orren izena!.

Etsai orren izena nik emango dizuet, nere biotzeko aditzalle maiteak: etsai orrek, armarik ta gudaririk gabe, deadar ta irrintzirik gabe, bildutarazi baititu euskaldunen etsai guztiak, erromatarren denboretatik gaurko egunetaraiño: ura da gure AMA EUSKARA.

Ta jakiñ nai balinbadezute nola izkuntza bakar bat nagusitzen zaion edozeiñ etsai armadunari, gogoari emozute izkuntza gabe ezin ditezkela jarri gobernurik.

¿Elkar ezin-adituzkoen artean nola eragin eta erabaki legeak? ¿nola bildu legarrak? ¿nola jakiñ nork zer dion edo dagion, itzalpean, garaitzalearen kontra?.

Orregatik Zizero erromatar iztun ospetsuak zion menpetu bear dan erri baten len-orma eta gaztelua dala erri orretako izkuntza.

Orregatik erromatarrak deitzen zituzten bere iri-nagusira, mundu zabaleko izkuntza danak bazekizkiten irakasleak.

Ta gure egunetan ere ¿ez ote dakusagu nola gudakarien gudari buru guztiok derasaten batak besten erdara?.

Ulertzea zein gauza aundia dan guda batean etsaiaren itzaira jakitea: orixe izan da beti gudari onenen señale edo agiripena.

Alabaiña, euskaldun maitiak, badakizute munduan dan izkuntza guzietatik zaillena dala gure euskara.

Iñork ura ez derasazke ezpadu iretsi amaren esnearekiñ batean.

Badire Españian ala nola Frantzian, Inglaterran eta Alemanian, gure euskararen berri daukaten jakintsu asko, baña ezta ez bakar bat ere, azkar ta garbi gurekiñ mintzatzen dakienik, ezpada gutartean jaioa.

Izkuntza ortan zalltasun aundiena dator berboa deritzaion zatitik.

¿Zuok bai ote dakizute zenbat itz berezi dauzkan euskal berbo bakar-bakar batek? MILLA TA ZAZPI EUN itz.

Ta nola baitire euskaraz nonbait bederatzi milla berbo, euskara txit ondo dakien batek badazkitza, amabost millioi eterdi itz!.

¡Ta oraindik itz oriek labur, bigun da errex balira!.